Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Emakumea,Kirola eta gehiago!
Kirola,Emakumea...eta gehiago!!

22/01/2010 GMT 1

Ermuan ere indarkeria matxistaren aurka!!

eskupi @ 20:02
indarkeriari-ez.jpg

 Tolosako Maria Elena Cal Troncosoren erahilketa salatzeko elkarretaratzea egin urtarrilaren 19an, Indarkeria Matxistaren Aurkako Taldeak deituta. Horrelako tragediak inguruan gertatzen diren aldiro, kontzentrazioa deitzen du IMATek Ermuko plazan. Azken honetan 30 bat pertsona bildu ziren, tartean gizonezko asko.

Hemendik, jendea animatu nahi dugu, horrelako egoera baten aurrean jendea plazara hurbiltzera!

MATXISMOAK HILTZEN GAITU!

kontzentrazioa.jpg

Iturria:www.euskal birusa.org

04/01/2010 GMT 1

Ermuko polikiroldegiko tarifa berriak(prezioen igoera...)

eskupi @ 13:52

icono3_29_12_2009_17_18_48.gifUKEko 2010eko tarifa berriak jadanik kirol instalazioetan har daitezke

 UKEk urtero egiten duen bezala eskaintzen dituen zerbitzuen tarifa berriak jakinarazi nahi du. Horretarako, agertzen diren tarifa berriak koadernoa sortu da eta bai udal kiroldegian bai Betiondoko Kirol konplexuan dohanik banatuko da. Datorren urtean salneurriek IGOERA izango dute. Hori horrela, bai abonamenduetan bai alokairuetan eta gainerako zerbitzuetan %1a IGOKO dira. Familiaren abonuan urteko IGOERA 1,80 euro izango da eta orain txartelak 173,80 balio izango du. 18 urte baino gutxiago dutenentzat urteko abonuaren IGOERA 65 zentimo izango da eta datorren urtean abonuak 64,70 euro balio izango du. 18 urte baino gehiago izanez gero, abonuaren salneurria 109,20 euro izango da (kasu honetan IGOERA 1,10 euro izango da).

Ekonomiko baliabide gutxi daukatentzat bai familiaren abonuetan bai 18 urte baino gehiagoko abonuetan salneurriaren %50eko deskontua har dezakete. UKEk laguntzak instalazioetan kudeatuko ditu.

Abonu hauen kuotak banku erakundeen bidez urtarrilaren hamabostaldian helbideratzen hasiko dira.

Pasa den urtean tarifa berriak abonatuen etxeetara bidali ziren. Aurten, ordea, UKEk zerbitzu hau modifikatzea erabaki du, hau da, aurten tarifa berriak dituen koadernoa, nahi izanez gero, digitalki erabiltzaileen posta elektronikoetara bidaliko da. Horretarako, interesatuta daudenak posta elektronikoa bidali behar diote honako helbide elektronikoari: polideportivo@imdermua.com. Gainerakoek koadernoa lor dezakete kirol instalazioen mostradoreetan

13/12/2009 GMT 1

Maialen Txapeldun!!

eskupi @ 22:13
t-maialen%20lujanbio.jpg

Hernaniarra da. 33 urte ditu.Arte ederretako lizentziaduna da. Bertsogintzaz gain, euskarazko letren inguruan garatzen du bere lana. Laugarrenez kantatu du Txapelketa Nagusiko finalean....eta oraingoan bai! Txapela lortu du!! Txapela lortu duen lehenengo emakumea...eta espero azkena ez izatea!!

 ZORIONAK!!!

Nahi bada...posible da!

Sailkapena:

1-Mailaen Lujanbio(Hernaniarra, 33 urte)
2-Amets Arzallus(Hendaiarra, 25 urte)
3.-Jon Maia(Urretxun jaioa Zumaian bizida, 36 urte)
4.-Andoni Egaña(Zarauztarra, 48 urte)
5.-Unai Iturriaga(Durangarra, 35 urte)
6.-Sustrai Colina(Urruñarra, 26 urte)
7.-Aitor Mendiluze(Andoaindarra, 34 urte)
8.-Aitor Sarriegi(Beasaindarra, 32 urte)

12/12/2009 GMT 1

Gizonen topaketa Ermuan, berdintasunaren alde

eskupi @ 11:53

Zipriztintzen, Berdintasunaren aldeko Ermuko Gizonen taldeak, hausnarketarako jardunaldia deitu du biharko, larunbaterako, hilak 12: Berdintasunaren aldeko gizonen topaketa. Egitarau osoa ezagutzeko klik egin hemen. Taldeak bloga du, eta eduki mamitsuez elikatzen dute. Bertaratzeko klik egin hemen.

Hurrengo testuan, Zipriztintzen taldeak bere buruaren eta Ermuko Topaketaren aurkezpena egiten digu: 

Topaketaren kartelaGarrantzitsuena hasieran esan behar dela esaten dute, ba.., hor doa:

Zipriztintzen, 2008ko ekainean sortu zen; hiru faktorek eduki zuten eragina (ez ziren hiru hauek bakarrik izan, baina tira…)

·        Emakumeen Topalekuak maskulinotasun berriei buruzko tailerra antolatzeko ahaleginak

·        Gure lagun eta irakasle den Ibon Arrizabalagaren giza-kalitateak; bere izaera eta munduarekiko duen jarrerarekin, tailer bat eta baita hamaika tailerretan ere erakutsi daitekeena baino askoz ere gehiago erakutsi baitigu.

·        Egia esan, gauzak nahiko erraz utzi zizkiguten, baina guk ere zerbait egin genezakeela-eta horrelaxe egin genuen, lehenik guretzat oso aberasgarria zelako, beste gizonentzat ere bai, baita emakumeentzat ere; Beraz, onuragarria izango zela pentsatuz ekin genion talde lanari.

Garrantzitsuena esan ondoren: Zergatik antolatu berdintasunaren aldeko gizonen topaketa?

Hamabostaldian behin egiten dugun bilera baten taldekide batek hurrengo gogoeta egin zuen:

“nire lagunekin nagoenean ditudan sentsazioak azaltzeko beharra izaten dut, zoriontsuagoa naizela ikustea nahi dut…, baita politagoa nagoela ere, ze arraio!; baina ezin dut. Isildu gabe solasean aritzen naiz, baina aspertu itxurarekin begiratzen didate, -tipo hau pitzatzen hasia dago-, pentsatuz. Zergatik egiten zaigu hain zaila? Zein da gakoa berdintasunaren gaia gizonentzat erakargarri gertatzeko?”

Ez genion galdera horri erantzunik topatzen: ze zaila den “ez dakit” esatea. Ondorengo egunak galdera horri irtenbide bat aurkitzeko estrategiak pentsatzen pasa zitzaizkigun:

·        Kotxeei buruzko aldizkarietan mezu subliminalak jartzea.

·        Gure hitzaldiak kirol emankizunen antzerako ahotsarekin egitea.

·        Apustuak egitea: “ea nork puntu gehiago lortu berdinometroan”…

Baina ez, ez genuen erantzun egokirik aurkitzen. Egun batean kide batek zera esan zuen arte:

“Zergatik ez dugu gizonen topaketa bat antolatzen? Ea horrela, guztion artean hainbeste kezkatzen gaituen galderari erantzun jator bat bilatzen diogun.”

Horrelaxe sortu zen topaketa honen ideia: guk erantzuten ez dakigun galdera

Eroski en Baleares da trabajo a las víctimas de violencia de género

eskupi @ 00:52

La Conselleria de Afers Sociales promueve la integración laboral de las mujeres maltratadas

Las víctimas de la violencia de género de Balears cuentan desde ayer con un nuevo aliado. La empresa Eroski firmó un convenio con la Conselleria de Afers Socials, Promoció i Inmigració por el que se favorecerán la integración laboral y social de las mujeres maltratadas.

"Una mujer que no denuncia ni se separa tiene dificultades de independencia económica", dijo la consellera de Afers Socials, Fina Santiago, así que un empleo facilita "su desvinculación del maltratador". El compromiso de la cadena de supermercados es "ofrecer un contrato mínimo de seis meses", dijo Fina Santiago.

Las especiales características por las que atraviesan estas mujeres dificultan su entrada en el mercado laboral, por lo que Eroski es sensible a sus necesidades. "La contratación nunca es inferior a los seis meses, ofrecemos flexibilidad en los horarios y las jornadas y priorizamos la proximidad del puesto de trabajo y el domicilio", dijo Fernado Pereda, representante de Eroski.

EL APUNTE

El 80% de los mandos son mujeres

La presencia de mujeres en Eroski es masiva. De los 3.700 empleados que tiene en toda España, "el 75 por ciento son mujeres", reveló Pereda. Al fin y al cabo, la compañía da al traste con la paridad del sexo de sus empleados, aunque en el mejor sentido de la palabra. "Los puestos de los mandos, desde jefes de sección para arriba, el 80 por ciento están ocupados por mujeres", añadió el responsable de la cadena. Eroski es la segunda empresa que firma un convenio de estas características con Afers Socials. El año pasado Carrefour empleó a seis mujeres maltratadas de las Islas y el convenio, debido a su éxito, sigue en pie.

LAS AYUDAS

  • Independencia:Si la situación económica no es fácil para nadie, para las mujeres maltratadas la coyuntura es doblemente complicada. Para las víctimas de malos tratos, conseguir un empleo e independencia económica es cuestión de vida o muerte.
  • Movilidad: "Si se vive peligro, ponemos mar de por medio", advirtió la directora del Institut Balear de la Dona, Lila Thomàs, que reveló la posibilidad de "cambiar de comunidad autónoma". "Ofrecemos el traslado a otros centros si hubiera problemas", dijeron las fuentes de la cadena con establecimientos en las Islas y en toda España.
  • Confidencialidad: A la flexibilidad de horarios y jornadas se suma la tranquilidad de la empleada porque su especial situación "es confidencial" dentro y fuera de la empresa, advirtió Fernando Pereda

Forum Sport KOSTA TRAIL

eskupi @ 00:20

La 05. Forum Sport KOSTA TRAIL se celebrará el 13 de junio de 2010
images1.jpg

La quinta edición de la prueba solidaria llegará con grandes novedades

Ya hay fecha para la quinta edición de

la Forum Sport Kosta Trail. La prueba que organiza Forum Sport, con la colaboración de Seguros Lagun Aro y Salomon, se celebrará el domingo 13 de junio de 2010 en el litoral de Uribe Kosta.

 

El objetivo de esta cita anual, dividida en las modalidades de Carrera por Montaña, Marcha de Montaña y Marcha Familiar, es fomentar el deporte como forma de ocio y colaborar, a su vez, con una buena causa. Y es que, el dinero recaudado de las inscripciones de la prueba se destinará a un fin solidario.

 

La belleza del paisaje por el que transcurre la Carrera, el recorrido por diferentes tipos de terreno (hierba, asfalto, roca y arena) y el buen ambiente de las Marchas, que permite al público familiar y aficionado compartir su jornada de ocio y ejercicio al aire libre con la entrega y sufrimiento de los corredores de montaña experimentados, son algunas de las características que hacen única a la Forum Sport Kosta Trail.

 

La 04. Forum Sport KOSTA TRAIL batió su récord de asistencia el 14 de junio de 2009 con la participación de cerca de 1.600 aficionados que recorrieron la costa vizcaína entre Portugalete y la playa de Gorliz en las diferentes modalidades de la prueba.

 

Además, los 10.709 euros recaudados se destinaron íntegramente a Aspanovas Bizkaia, la Asociación de Padres de Niños con Cáncer de Bizkaia.

 

La quinta edición de la Kosta Trail se celebrará con la aspiración de superar el número de participantes.

28/11/2009 GMT 1

ERMUKO PILOTAZALEAK

eskupi @ 23:29

Ermuko Pilotazaleak klubak saldutako errifen zozketa Azaroaren 27an izan zen, zenbaki saritua;

El sorteo de las rifas vendidas por El Club Deportivo Ermua de Pelota Vasca se realizo el dia 27, el numero premiado es;

5303

 

23/11/2009 GMT 1

Jar ezazu puntu morea, indarkeria matxistaren aurkako seinale

eskupi @ 21:01

beldur-barik.gifAukera Berdintasunerako sailak deia luzatu digu herritarroi puntu moredun kartela jar dezagun, indarkeri matxistaren aurka gaudenaren seinale gisa. Berdintasun saila hamar mila kartel banatzen hasi da gaur bertan, azaroaren 25a ospatzeko jardueren barne. Kartel horiek etxebizitzetako leihoetan, dendetako ateetan edota kotxeen leihatilatan ikustea espero du udal sail horrek. Puntu hori Euskal Autonomi Erkidegoaren gainerako udalerrietara ere ailegatuko da, emakumeenganako indarkeriaren kontrako sinbolo gisa. Kartelak Abiapuntu, udal liburutegia, Emakumearen Topagunean eta bestelako bulego publikoetan eskuragai izango dira nahi dituzten pertsonentzat. Halaber, herriko hainbat denda eta ostalaritzako establezimenduetan ere jaso ahal izango dira.

Kartel banaketa bihar goizean eta etsi arratsaldean aurrera jarraituko du, baino herriko kaleetan zehar.Kartela behera ekar daiteke lasterbide honen bidez, ondoren inprimatzeko. Horrez gain, ‘Beldur barik’ lelopeko beste 3000 pegatina ere banatuko dira gure herrian, batez ere gazteriaren artean.

Azaroaren 25ean...

eskupi @ 20:54

irudia.gifAzaroaren 25ean –asteazkenean- Emakumearenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, Ermuko Udalbatzak adierazpen instituzionala aho batez onartu du. Ermuak bere egin du Euskadiko Udalen Elkartearen barneko ‘Berdinsarea’ deritzanean idatzi eta adostutako adierazpena. Adierazpen horren mamia bando baten bidez helarazi zaigu herritarroi, jada etxebizitzetako atarietan jarrita duguna. Bandoak herriko gizon eta emakumeoi dei egiten digu etsi arratsaldez, 19:00etatik aurrera egingo den herritarron kontzentraziora. Kontzentrazio hori edozelako indarkeria matxistaren biktimak izandakoei elkartasuna adierazteko eta horrelakori gaitzesten dugula agerrarazteko.

Udalbatzarrak adierazpena onartu du, Berdintasun udal Kontseiluak egindako proposamenari jarraiki. Ordezkariek herritarroi dei egin digute kontzentrazioan parte hartzera. Ekitaldi hori ordu erdi iraungo duela aurreikusi da.

18/11/2009 GMT 1

BELDUR BARIK-EUTSI (letra)

eskupi @ 23:20

 beldur-barik.jpg

         BELDUR BARIK ABESTIAREN LETRA!!

Gorrotoa zure begiradan isladatzen da

ezintasuna dakarkit burura,

denbora luzez daramazu bakarrik

zulotik atera ezinik......IXILIK!!

 

Gorrotoa zure begiradan mantentzen da

irtenbide bat bilatzeko ordua da,

amets gaizto hontatik esnatzen zara

goiza iritsi da ta!!!

 

Begi disdiratsu negarti horiek ez itzazu itxi,

ordua iritsi da, eguna heltzear da

Berdintauna nagusituko da egun batean

ez dago urruti,laster amaituko da....

ZURE MOMENTUA IRITSI DA!!!

 

Gure ametsa laster egi bihurtuko da,

orain arteko sufrimendua bukatzean

mundu berri bat hastear dagooooo

gogoratuuuu.....

EZ ZAITZATELA ZAPALDU!!

 

Begi disdiratsu negarti horiek ez itzazu itxi,

ordua iritsi sa,eguna heltzear da

Berdintasuna nagusituko da egun batean

ez dago urruti, laster amaituko da...

 

Begi disdiratsu negarti horiek ez itzazu itxi,

ordua iritsi da,eguna heltzear da

Berdintasuna nagusituko da egun batean

ez dago urruti, laster amaituko da...

ZURE MOMENTUA IRITSI DA!!!!

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!