Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Emakumea,Kirola eta gehiago!
Kirola,Emakumea...eta gehiago!!

23/11/2009 GMT 1

Jar ezazu puntu morea, indarkeria matxistaren aurkako seinale

eskupi @ 21:01

beldur-barik.gifAukera Berdintasunerako sailak deia luzatu digu herritarroi puntu moredun kartela jar dezagun, indarkeri matxistaren aurka gaudenaren seinale gisa. Berdintasun saila hamar mila kartel banatzen hasi da gaur bertan, azaroaren 25a ospatzeko jardueren barne. Kartel horiek etxebizitzetako leihoetan, dendetako ateetan edota kotxeen leihatilatan ikustea espero du udal sail horrek. Puntu hori Euskal Autonomi Erkidegoaren gainerako udalerrietara ere ailegatuko da, emakumeenganako indarkeriaren kontrako sinbolo gisa. Kartelak Abiapuntu, udal liburutegia, Emakumearen Topagunean eta bestelako bulego publikoetan eskuragai izango dira nahi dituzten pertsonentzat. Halaber, herriko hainbat denda eta ostalaritzako establezimenduetan ere jaso ahal izango dira.

Kartel banaketa bihar goizean eta etsi arratsaldean aurrera jarraituko du, baino herriko kaleetan zehar.Kartela behera ekar daiteke lasterbide honen bidez, ondoren inprimatzeko. Horrez gain, ‘Beldur barik’ lelopeko beste 3000 pegatina ere banatuko dira gure herrian, batez ere gazteriaren artean.

Azaroaren 25ean...

eskupi @ 20:54

irudia.gifAzaroaren 25ean –asteazkenean- Emakumearenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, Ermuko Udalbatzak adierazpen instituzionala aho batez onartu du. Ermuak bere egin du Euskadiko Udalen Elkartearen barneko ‘Berdinsarea’ deritzanean idatzi eta adostutako adierazpena. Adierazpen horren mamia bando baten bidez helarazi zaigu herritarroi, jada etxebizitzetako atarietan jarrita duguna. Bandoak herriko gizon eta emakumeoi dei egiten digu etsi arratsaldez, 19:00etatik aurrera egingo den herritarron kontzentraziora. Kontzentrazio hori edozelako indarkeria matxistaren biktimak izandakoei elkartasuna adierazteko eta horrelakori gaitzesten dugula agerrarazteko.

Udalbatzarrak adierazpena onartu du, Berdintasun udal Kontseiluak egindako proposamenari jarraiki. Ordezkariek herritarroi dei egin digute kontzentrazioan parte hartzera. Ekitaldi hori ordu erdi iraungo duela aurreikusi da.

18/11/2009 GMT 1

BELDUR BARIK-EUTSI (letra)

eskupi @ 23:20

 beldur-barik.jpg

         BELDUR BARIK ABESTIAREN LETRA!!

Gorrotoa zure begiradan isladatzen da

ezintasuna dakarkit burura,

denbora luzez daramazu bakarrik

zulotik atera ezinik......IXILIK!!

 

Gorrotoa zure begiradan mantentzen da

irtenbide bat bilatzeko ordua da,

amets gaizto hontatik esnatzen zara

goiza iritsi da ta!!!

 

Begi disdiratsu negarti horiek ez itzazu itxi,

ordua iritsi da, eguna heltzear da

Berdintauna nagusituko da egun batean

ez dago urruti,laster amaituko da....

ZURE MOMENTUA IRITSI DA!!!

 

Gure ametsa laster egi bihurtuko da,

orain arteko sufrimendua bukatzean

mundu berri bat hastear dagooooo

gogoratuuuu.....

EZ ZAITZATELA ZAPALDU!!

 

Begi disdiratsu negarti horiek ez itzazu itxi,

ordua iritsi sa,eguna heltzear da

Berdintasuna nagusituko da egun batean

ez dago urruti, laster amaituko da...

 

Begi disdiratsu negarti horiek ez itzazu itxi,

ordua iritsi da,eguna heltzear da

Berdintasuna nagusituko da egun batean

ez dago urruti, laster amaituko da...

ZURE MOMENTUA IRITSI DA!!!!

25 de Noviembre

eskupi @ 22:54

Azaroak 25!!

eskupi @ 22:52

Beldur Barik-Eutsi

eskupi @ 22:46

05/11/2009 GMT 1

Itsaso Pradera Txapeldun!!

eskupi @ 20:55

pala.jpgItsaso Pradera Mallabiarra MUNDUKO PALA TXALPELDUN BERRIA DA!!BIKOTEKA GOMAZKO PELOTAKO KATEGORIAN eta MUNDUKO TXAPELDUNORDEA TRINKETE KATEGORIAN.

Honek biak Argentinan ospatu berri diren txapelketan eskuratu ditu

ERMUKO PILOTAZALEAK KLUBETIK...

                                                                ZORIONAK ITSASO!!! 

04/11/2009 GMT 1

Nahita

eskupi @ 22:22

Nahita aldizkariaren 8.zenbakia irakurrri nahi baduzu...klikatu hemen!!

Berdintasunaren alde dauden gizonentzako tailerra

eskupi @ 22:15

icono2_03_11_2009_16_42_47.gifBerdintasunaren alde Ermuan lan egiten duen ‘Zipriztintzen’ taldeko gizonek tailerra gauzatuko dute datorren larunbatean. Tailer horri “Berdintasunaren aldeko gizonak’ izenburua jarri diote eta Lobiano Kultur Gunean egingo da, goizeko 9etatik arratsaldeko ordu bat eta erdietara bitartean. Tailerra Xabier Odriozola antropologoak gidatuko du. Ordiozola maskulinotasun berriekin zerikusirik duten gaietan aditua da, eta baita ere Gizon Sarea taldeko kidea nahiz ‘On:Giz’ izenekoaren sortzaileetakoa. Tailerrak bi zati izango ditu. Lehenengoa Zipriztintzeneko taldekideentzat izango da eta goizeko 9etatik 11etara burutuko. Bi orduotan, hizpide izango dira gizonezkoen genero arazoak. Ikastaroaren lehenengo zatia, printzipioz, pixkat teknikoagoa izango da; halere, ikastaroa aprobetxatzeko interesatua egotea nahikoa dela uste dute antolatzaileek.

Bigarren zatia interesa izan dezaketen herriko gizon ororentzat irekia izango da. Honetan, berriz, gizonezkoen genero-ikuspuntura sarrera modukoa izango da.Saio biak independenteak dira; beraz, zati bakarrera (bai lehenengora edo bigarrenera bakarrik) joatea posiblea izango da. Bigarren honetan, berdintasunak gizonoi dakarzkigun aspektu positiboak hizpide izango dira. Hau da, zer irabazten dugun gizonok berdintasunarekin? Zipriztintzen taldeak jarduera hau ez du ohiko bidez iragarri eta ezagutzera emango –kartelak erabilita- , konpromiso pertsonala eta jarrera proaktibo baten bila gonbiteak entregatzen ari baitzaie berdintasuna jorratuz gizarte justu eta errespetudunago izateko interesa izan daitezkeenen artean. Inork parte hartzeko interesa badu, garaiz dabil -Zipriztintzenekoek beso zabalik hartuko baitute- eta taldeko e_postara idatzi eta parte hartzea eskatu besterik ez da egin behar: zipriztintzen@gmail.com.

Taller para hombres a favor de la igualdad

eskupi @ 22:10

icono2_03_11_2009_16_42_47.gifEl grupo de hombres integrado en ‘Zirpriztintzen’ -que trabaja en Ermua por y para la igualdad, realizará un taller este próximo sábado en la localidad bajo el epígrafe de ‘Hombres Igualitarios’. La actividad se realizará en Lobiano Kultur Gunea de 9 de la mañana a 13:30 horas de la tarde. El ponente será el antropólogo Xabier Odriozola, especialista en temas relacionados con las nuevas masculinidades, miembro de Gizon Sarea y también fundador del grupo On:Giz. El taller tendrá dos partes diferenciadas. Una primera estará dirigida a los integrantes de ‘Zipriztintzen’, y  que se desarrollará en las dos primeras horas de la mañana, de 9 a 11 horas. En ese intervalo se abordarán los problemas de género de los hombres. Esta parte del curso es, en principio, un poquito más técnica, aunque no requiere ningún conocimiento previo, aparte de tener interés en el tema.

La segunda parte será abierta para toda la ciudadanía que pueda estar interesada. La segunda parte, es más de introducción a la perspectiva de género masculina. Las sesiones son independientes, por lo que sería posible acudir sólo a una de ellas, a la primera, a la segunda sesión u a ambas. En este intervalo se abordará y debatirá sobre los aspectos positivos de la igualdad para los hombres. Esto es, ¿qué ganamos los hombres con esto de la igualdad? El grupo Zipriztintzen no anunciará formalmente esta acción por los conductos tradicionales o al uso, distribuyendo carteles por el municipio, sino que busca una implicación más personal y proactiva y está ofreciendo invitaciones personales a personas que considera pueden estar interesadas en avanzar en esta tarea de una sociedad más justa y respetuosa entre quienes integramos ésta. Si alguna persona está interesada en participan en este taller será bienvenida por el grupo y puede solicitarlo a Zipriztintzen escribiendo un mensaje a la dirección de correo electrónico: zipriztintzen@gmail.com.

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!