Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Emakumea,Kirola eta gehiago!
Kirola,Emakumea...eta gehiago!!

04/11/2008 GMT 1

Aspe pilotarien enpresak, Aritz Lasa fitxatuko du apirilean

eskupi @ 17:16

Aspe pilotarien enpresak Aritz Lasa fitxatuko du apirilean

Aritz Lasa

Aritz Lasa eta Aspe akordio batera iritsi dira Frontisekin egun duen kontratua bukatu bezain laster Eibarko enpresarekin jokatzen hasteko. Lasak egun apirilaren 6ra arteko kontratua du Frontisekin. Urretxukoa jaiotzez, 25 urteko aurrelari bizia da, eta asko nabarmendu da Frontisen. Asperen jaialdi askotan ere jokatu izan du utzita.

06/08/2008 GMT 1

EMAKUMEEN 1.GO KONTXAKO BANDERA(ARRAUNA)

eskupi @ 09:47
Astillero

 Emakumeen Kontxako Bandera jokatu egingo da azkenean !!

Badirudi gutxinaka gutxinaka aurrera goazela.

Irailaren 13an izango da sailkapen estropada, eta hurrengo egunean, gizonen aurretik, garaipen bila ariko dira!

Emakumeen traineru denboraldiak jarraipena izango du irailean, Kontxako Bandera antolatu baitu Donostiako Udalak. Irailaren 13an, larunbatean, sailkapen estropada jokatuko dute, ordutegia zehaztu gabe badago ere. Aurreneko lau postuetan gelditzen direnek jokatuko dute Bandera. Estropada hori gizonezkoen aurretik izango da, baina bezperakoarekin bezala, orduaren berririk ez dago. Parte-hartzaileen zerrenda ez dago baieztatuta,baina komentatzen denez, Hondarribia, Tolosaldea eta Zumaia-Getaria han izango dira, Astillerorekin eta Cabo da Cruzekin batera; Herrialde Katalanetatik ere ontzi bat edo bi etortzekoak omen dira; Kantabriatik Pedreñak eta Castrok osatutako batek ere parte har dezakeela aipatu da, eta Arkote ere bertan izan daiteke.

BAI KIROLZALE ETA KIROLZALE EZ ZARETEN GUZTIOK...NESKAK ANIMATZERA! AUPA NESKAK!

21/07/2008 GMT 1

Uztailak 26-Berdintasunaren aldeko partidua

eskupi @ 19:24
Uztailak 26

Ermuko Kardinal Orbe Plazan 17:00etan.

1.partidua.  Pradera-Altube & Orbegozo-Delgado

2.partidua.  Amantegi-Ajuria & Beitia-Lopez

 

Kirolean begi-bistakoa da oraindik ere “eredua” maskulinoa dena, nahiz eta kirol-modalitate ezberdinetan parte hartzen duten emakumeak gero eta gehiago diren, arrakasta ukaezin eta erabatekoak eskuratuz. Esku-pilotaren kasuan, adibidez, argi ikusten da gizonezkoen lehentasun hori.

Hala ere, Ermuan, baditugu errealitatea aldatzen ari dela erakusten duten zenbait adibide: egun, esate baterako emakume gazte bat da udalerriko Pilota Taldearen presidente. Berak, Berdintasunaren Udal Kontseiluko kide izanik gainera, ondotxo daki zer nolakoa desberdintasunak dauden kirolaren eremuan orokorrean gizon eta emakumeen artean, eta horren jakitun, hainbat erronka planteatu dizkio bere buruari, horien artean berdintasuna. Praktikan, burutu ditu jada zenbait jarduera interesgarri, esate baterako udalerri honetako gizon-emakumeek egiten duten kirola ikusteko 2006an egin zen azterketa baten aurkezpen-ekitaldian Pradera pelotariaren kontra jokatu zuen esku-pilota partida.

Bestalde, gizon batzuk, gai honen inguruan sentsibilizatuta, berdintasunaren aldeko ibilbide kolektibo bati ekin diote, Ermuan Zipriztintzen taldea sortuz. Izan ere talde horretako kide bat, pilotazalea bera, eta Pilota Taldearen presidentea izan dira honako jardueraren suspertzaileak: 22 tantoko esku-pilota partida bi bikote mistoren artean, Orbegozo-Delgado eta Pradera-Altube Santixau jaietan bertan, uztailaren 26an zehatz-mehatz, arratsaldeko 5etan, Ermuko Orbe Kardinala plazan.

Zorte on eta irabaz dezala ondoen jokatzen duen bikoteak.

Helburua kirol honetan emakumeen presentzia agerian uztea da eta horretarako ez da beharrezkoa jokoaren kalitateari eta zaletuei, seguruenik asko, eskainiko zaien ikuskizunari uko egitea. Helburu hori lortu ezkero, guztiok izango ginateke irabazle, gizon eta emakumeok.

Emakumeentzat ere espazio publikoa eta kirol instalazioak berreskuratzea, emakume gazteenei batez ere, profesional eta aisia alorretan, kirola praktikatzeko ereduak eskaintzea eta abar… garrantzia handiko helburuak dira emakumeak bizitza publikoan orokorrean, eta kirolaren eremuan partikularrean, erabat sartzea desio hutsa barik, errealitate bihur dadin, Ermuko Udaleko Berdintasunaren aldeko Kontseilutik aspaldi aldarrikatzen ari garen helburua hori.

Ea beste batzuek ere bide berari jarraitzen dioten.

Begoña Fernandez 

23/06/2008 GMT 1

Zipriztintzen, berdintasunaren aldeko Ermuko gizon taldea

eskupi @ 11:20

icono_18_06_2008_14_33_26.gifErmuak aktiboki benetako berdintasunaren alde lanean jarduteko asmoa duen gizon talde berria du. Taldea eratu berria da eta ostegun arratsaldean ofizialki aurkeztu zuen bere burua Emakumearen Topaguean eginiko agerraldian. Taldea hamabost gizonek osatzen dute, maskulinotasun klasikoaren kontzeptua birdefinitzen eta edozelako sexismo moduaren kontra lan egingo dutenak. Taldeko kideen jatorria eta izaera homogeneoa da. Bertan adin guztietako kideak daude, hogei urtetik hasi eta berrogeita hamar pasatxora bitartekoak.

Taldeko kideek gizonaren kontzeptuaren inguruan barne hausnarketa ildo bikoitza jorratuko dutela adierazi dute. Horretarako hitzaldiak, tailerrak eta sentsibilizazio jarduerak egingo dituzte, ohiko maskulinotasun eredu tradizionalari lotzen zaizkion eredu eta aurreiritziak gainditzeko. Lan horretan aspektu ezberdinak landuko dituzte, besteak beste, ondoko hauek: guraso diren aldetik dagokien papera, sentimenduak adieraztearen egokitasuna, pertsonekiko harreman afektiboak eta gainerakoak edo generoari loturik dagoen lehiakortasuna. Taldeak bere burua antisexistatzat eta feministatzat du. Bere sorburua, urte hasieran Emakumearen Topaguneak maskulinotasunaren inguruan egindako ikastaro batean dago.

Berdintasunaren aldeko Ermuko gizon taldea 'Zipriztintzen' izenekoa

Kanpaina berezia laster martxan, ur botilatxoen bidez

Taldeak ‘Zipriztintzen’ izena jarri dio bere buruari, bere asmoa gure gizartearen mentalitatea apurka-apurka aldatzen joatea baita. Taldearen helburu nagusia “sexismoari aurre eta kontra egitea da, gure gizartean maskulinotasun eredu berria eratu eta ezartzeko”. Taldearen ustez, gizonok berdintasunaren bidea landuta asko dugu irabazteko”. Hori horrela, datozen asteetan kanpaina berri bati emango diote hasiera. Kanpaina horren bidez ur botilatxoak erabiliko dituzte berdintasunaren aldeko mezuak zabaltzeko. Botilatxo horiek hainbat tabernatan eskaini eta salduko dira. Kanpaina hori ahalbidetzeko ur minerala ekoiztu eta botilaratzen duen euskal enpresa batekin akordioa egin dute.

18/06/2008 GMT 1

Grupo de hombres a favor de trabajar activamente por la igualdad

eskupi @ 18:15

icono_18_06_2008_14_33_26.gif

Ermua cuenta con un nuevo grupo recientemente constituido. El grupo está integrado solo por hombres, es muy homogéneo y de variada edad: desde jóvenes a más maduros. Su objetivo es “trabajar activamente” a favor de la igualdad entre hombres y mujeres en el municipio. El grupo se presentará formalmente mañana ante la sociedad. Para ello sus integrantes han convocado una comparecencia pública. La misma se realizará mañana jueves en las dependencias de la Casa de la Mujer. El grupo ha tomado para sí el nombre ‘Zirpriztintzen’ (salpicando), puesto que esa es su idea “calar” en la mentalidad de nuestra sociedad.

Su lema y objetivo principal es “luchar contra el sexismo, para dotar a nuestra sociedad de un nueva masculinidad”, puesto que la formación cree, -nosotros los hombres-, “también tenemos mucho que ganar con la igualdad”. En la citada comparecencia el grupo hará su presentación pública, y explicará cómo y porqué ha surgido, quiénes lo integran, cuáles son sus objetivos…etcétera, de forma más profusa. El grupo está abierto a todas las personas interesadas en incorporarse a y aportar algo. A la cita están invitados los medios de comunicación que cubren la actualidad del municipio.

12/06/2008 GMT 1

Santixauak 2008 Santiagos

eskupi @ 17:29

EMAN! Uztailak 25

Aritzmendi Pilotalekuan 17:00etan.

1.partidua. Berasaluze IX-Galaraza VI & Capellan-Merino I

2.partidua. Titin III-Goñi III & Xala-Eulate

Uztailak 26

Ermuko Kardinal Orbe Plazan 17:00etan.

1.partidua(Mistoa izango da). Pradera-Urtubi & Orbegozo-Delgado

2.partidua. Amantegi-Atutxa I & Beitia-Lopez

Udaberri txapelketaren FINALAK!!

eskupi @ 17:22

pelota.jpg

Eguna: Ekainak 13 ostirala

Ordua: 17:00

Lekua: Ermuko Kardenal Orbe Plazan (euria eginez gero Aritzmendi Pilotalekuan).

Errifaren zozketa!!

eskupi @ 17:07

EMAN!Ermuko PIlotazaleak klubak errifak atera zituen urtero bezala, 2 sari zeuden;

1.go saria: 250 € eta 2 kantxa sarrera eskuz banakako finalerako

2.saria: 100 € eta bi harmaila sarrera eskuz banakako finalerako

1.saria: 9289 zenbakia

2.saria: 8781 zenbakia 

Bi sariak banatu dira jadanik. Mila esker errifak erosi dituzuen guztioi eta ea datorren urtean zorte hobeagoa duzuen!!

23/05/2008 GMT 1

Udaberri Txapelketa Martxan!!

eskupi @ 20:07

pelota.jpg
ERMUKO PILOTAZALEAK klubak urtero bezala Udaberri Txapelketa jarri du martxan.

Partiduak 17:00etatik 19:00etara jokatuko dira astelehenetan eta asteazkenetan Ermuko Plazako Frontoian, euria eginez gero Aritzmendi Pilotalekura joango gara.

22/05/2008 GMT 1

Berdintasun politika publikoak kirolean

eskupi @ 19:06

Berdintasun politika publikoak kirolean

Ainhoa Azurmendi

Liburu honetan EAEn emakumeak eta kirolari buruz dagoen erakunde-dokumentazioaren azterketa azaltzen da. Arlo honetan berdintasun politika publikoen inplementazioa egitear dago oraindik.

DESKARGATU 

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!