Soin Heziketaren Aldeko Taldeak (SOHAT) greba deialdia egin du hilabete honen 11rako. Horrela iragarri zuten ordezkariek Bilbon egindako agerraldian. Modu horretan, soin heziketan orduak murrizteko asmoa eta Hezkuntzako agintarien jarrera itxia salatuko dituzte.
Iazko maiatzean Lakuako Hezkuntza Departamentuak curriculum zirriborroa aurkeztu zuen eta bertan " soin heziketaren orduak, Lehen Hezkuntzan %40 ra eta Bigarren Hezkuntzan %37 ra murrizten zituztela jakinarazi" zuen. Murrizketa hori ekiditeko Hezkuntza Departamentuarekin bildu eta proposamen bat mahaigaineratu zuten; halaber, SOHAT osatu zuten eta soin-heziketaren aldeko manifestuaren atxikimendu sinadura-bilketari ekin zioten, "gizartea informatu eta sentzibilitzatzeko asmoz"75000sinadura, 200kirolariren atxikimendua eta hainbat ikastetxeetako klaustroen babesa ere jaso dute.
Hala eta guztiz ere, taldeko ordezkariek jakitera eman zutenez, Hezkuntza Departamentuko hainabat kiderekin elkartu ziren orain dela hamabost egun eta dekretu hori ez dutela inolazz ere aldatuko jakinarazi zieten.
Beste behin nabarmendu zuten atzoko agerraldian, soin-heziketa orduen murrizketaren ondorioak umeek eta gazteek jasango dituztela, eta gogora ekarri zuten «orain dela 13 urte Hezkuntzako Departamendu berak dekretua atera ondoren hausnarketa egin eta hura aldatzeko eta Soin Heziketa indartzeko erabakia» hartu zuela, «curriculumean ezarri zituzten helburuak eta gaitasunak lortu ezinak zirelako saio bakar batekin». Horregatik galdegiten dute orain «curriculuma maila teorikoan hobetu den honetan» murrizketarekin nola erdietsi ahal izango diren zehaztu diren konpetentziak.
Greba deialdiaz gain, otsailaren 11 bitartean Soin-Heziketako eskolak bertan behera utziko dituztela esan zuten, «Hezkuntza Departamentuak indartu nahi dituen arlo nagusiagoak lantzeko».
DENOK GREBARA!