Goenkale
Goenkale ETB 1 kanalean emititzen den euskarazko telesaila da, EITBk berak ekoitzia. Telesail honek aurten, bere 14. denboraldia du. Miramonen dago grabatuta. Arralde izeneko herrixka batean gertatzen dira kale ekintzak eta hauek Tolosa (Gipuzkoan) filmatzen dituzte, baina lehen Orion. Gainontzeko guztia EiTBren Miramongo estudiotan filmatzen dute. Horrez gain, Euskal Herriko kostaldeko beste hainbat herrietako irudiak tartekatzen dira telesailean, hala nola, Bermeo, Getaria, Lekeitio, Donostia, Bilbo etab. Goenkale, goizeko 7etan grabatzen hasten dira, arratsaldeko 15:00ak arte gutxi gorabehera. Gainera, urtero estudio desberdinak jartzen dituzte Miramonen. Aurten berriak, Urkoren etxea, Nekaneren etxea, Markelen etxea etab. dira.
2007-2008 denboraldia
Astelehen eta astearte gauetan emititzen da ETB 1 kanalean eta 22:00etatik 23:15era irauten du gutxi gorabehera. Mihiluze izeneko programaren ondoren emititzen da. Errepikapena, egunero arratsaldean ikus daiteke, baina ez dago jarraipen zehatzik.
Aurtengo denboraldiko aktoreak
- Eneritz Artetxe => Julia Bilbao
- Maite Arrese => Agurtzane Etxaburu
- Manu Etxarri => Asier
- Ainhoa Aierbe => Leonor Cardenas
- Iñaki Perurena => Imanol Muruzabal
- Joseba Usabiaga => Tximista
- Kiko Jauregi => Joseba
- Kontxu Odriozola => Maria Luisa Galardi
- Arkaitz Gartziandia => Markel Unzueta
- Yannick Vergara => Rakel
- Itziar Ituño => Nekane Beitia
- Iñigo Larrinaga => Koldo Agirre
- Garazi Falcon => Mirari Zaldua
- Naroa Agirre => Naroa Agirre
- Sara Cózar => Mimi
- Kepa Errasti => Alex Zaldua
- Felix Arkarazo => Andoni Murua
- Itziar Orrea => Mertxe
- Asier Oruesagasti => Kevin
- Ziggy Dockerty => Milena
- Na Gomes => Peio
Kanpo loturak

Zabaldu
del.icio.us
Webgune berri bat egin dut foro bat goenkaleri buruz eztabaidatzeko. hau da helbidea: http://goenkale-ez-oficiala.team-talk.net/portal.htm
animatu zaitezte. foro hau egin dut batez ere foro ofiziala etb weggunekoa kaxakrra denez bixitazuna duen foro bat egiteagatik. mila esker eta foroan zain egongo gera foroko partaide guztiak aio!!!
xabier | 2008-03-28 - 23:55:07 GMT 1 #