Gose
Gose taldearen bigarren diskoa!
Gose taldearen bigarren diskoak (Baga-biga) lehenaren bidea urratu eta sendotu baino ez du egiten. Diskoa Arrasateko Shot! estudioan grabatu zen 2007ko iraila eta urrian bitartean.
Melodiak burutzeko erraztasuna, abestiak egiteko ohitura, elektronikaren eta euskal kulturaren uztarketak...entzun daitezke diskan.

"Eutsi" abestiaren bideoklipa- Videoclip de la cancion "Eutsi"

Zabaldu
del.icio.us
Aupa Olatz!!!
Zelan zabiz? Esandako moduen sartu naz zure blogera!!! Oso iteresgarri, politx eta kuriosue irudutzen jata. Bertan gai askoren berri emoten dozu, da iniziatiba ezin hobie iruditzen jata.
Nik zelan ez, neuriai jarraitxuz, musikari buruz jarri dozun atal honetan idazten dotzut.
GoSe taldie dala ta, Arrasateko talde honek, musika estilo desberdine eskeintzen dozku. Oso famatuek ein zien Eutsi pelikulako kantu nagusixe ein ebielako (Olatzek jarri dau kantu horren bideoklipe),da honetaz gain, igez Carlinhos Brownekin batera einben jiratxue.
Tamalez, badau ados ez dauen jendie, trikitixie dauelako medio. Baina ze demontre!!! Musika tresna bat da, da noberak berie eitxie deko! Holako adibide moduen, hor dekogu kepa kunkera (nahiz eta hau nire gustukue ez ixen).Gustoko dozule, ederto, da estela itxixuez trankil, jeje.
Esandakuek esanda, GoSe taldie atsegin dozuenendako, jakinarazten dotzuet zapatu honetan, hilan 19xen, Antonio Deunaren jaixek diela eta, Berrizko frontoien emongo dabiela kontzertue Armiarma, Zain, Ymotek, Alerta eta Kraven-en ostien. Kontzertuek gabeko 22xetan hasten die, ta GoSe taldiek 01:00tan joko dau (hori jartzen dau euren web orrixen). Kontzertue doakue da.
Esan biherrekue da GoSe taldekuek konpetentzixa handixe dekiela, ixen be Durangon egun horretan kontzertu ederrak ikusteko aukerie dau. Estilo guztiz ezberdine, baina danok esagutzen dogun punk estiloko taldiek joten dabe. Beste batzuen artien, Piperrak eta Lehendakaris muertos-ek joko dabe Durangoko Landakogunien. Bertan Piperrak taldekuek jira bukaerako kontzertue emongo dabe, eta honekin batera CD ETA DVD barrixe zuzenien grabauko dabe. Landakoguneko atiek 19:30xetarko zabalduko dabez, da sarreren prezixue hurrengue da:
- Aurretik erositxe: 15 Euro
- Momentuen erositxe: 18 Euro
Holan ba, esan biherrekuek esanda, da zelan ez, Olatz, idatzi biherrekuek idatzitxe, jeje... agurtzen naz...
Mosu pilue Mallabitik!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
IgOnE | 2008-01-16 - 00:08:15 GMT 1 #