Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Emakumea,Kirola eta gehiago!
Kirola,Emakumea...eta gehiago!!

17/01/2008 GMT 1

Abortoa libre eta dohain!

eskupi @ 19:17

ABORTOA LIBRE ETA DOHAN!

ELKARTARATZE ZARATATSUA

DATORREN URTARRILAREN 19AN,LARUNBATA

12:30ETAN PLAZA BIRIBILEAN

BIZKAIKO EMAKUME ASANBLADAK EMAKUME GUZTIAK BEREZIKI ETA JENDARTE OSOARI DEITZEN DIO ESKUMA KATOLIKOAREN ETA FAZISTEN ERASOEI ERANTZUTEKO!!

GURE GORPUTZEN JABE IZAN GAITEZEN: ABORTUA LIBRE ETA DOHAN!

Bartzelona eta Madrilgo klinika batzuen ixierak eta ustez legez kanpoko abortuak egiteagatik hainbat lagun atxilotu izanak jendeartean sortu duen alarma dela eta, Erakunde Feministen Kordinadora eta Bizkaiko Emakume Asanbladak ondorengoa ADIERAZI NAHI DUTE...

Berria emateko era alarmistari gure gaitzespena, izan ere, interpretazio interesatuei bide ematen baitie Espainian haurdunaldia nahita etetearen benetako errealitatea eta zein baldintzatan burutzen den itxuraldatzeko.

Mugimendu feministak bid luzea egin du emakumeek euren eskubideak gauzatu ahal izateko borrokan. Askotan egia osoaren jabe direlakoan daudenen etengabeko erasoen aurrean, erabakitzeko gaitasunaren aurkako taldeak, esaterako, emakumeei euren epaiketa moralak ezarri nahi dizkietenak, horretarako txantajeak, mehatxuak eta gezurrak erabiliz. Horrexegatik da garrantzitsua informazioa era argi eta objetiboan ematea, gaia bere errealitatetik azalduko duen eran eta ez sentsazionalismotik, "jaiotzear zeudenen abortuak"(el paĆ­s,2007ko azaroak 27) eta halako titularrekin egiten den bezala.

Hau ez da nahitako haurdunaldi eteteen errealitatea Espainian. Non eta 2005ean euren haurdunaldia etetea erabaki zuten emakumeen % 88k haurdunaldiaren lehenengo asteen tartean egin zuten. Gainerako % 12etatik % 2 baino ez dira 21 aste baino gehiagoko haurdunaldiak, eta ia guztiak fetuarentzako arriskuagatik egindako abortuak dira (kontuan izan behar baita arrisku hauetariko asko hogeigarren astetik aurrera baino ez direla ikusten). Datuok emakumeen erabakiei zilegitasuna kentzeko emandako informazioak ukatzen dituzte. Eta erakusten dute, gehienak ahalik eta lasterren abortatzen dutela, nahi eta asko izan gaur egun nahi ez duen haurdunaldia nahita eten ahal izateko jartzen diren oztopoak.

Hauek hedatzen ari diren informazioetan eskuratu nahi diren zailtasunak eta egungo legeriarekin sare publikoan normaltasunez abortatzea ez dagoela bermatua ahazten dutenak. Horregatik egiten diren abortuen % 2,9 baino ez dira egiten ospitale publikoetan eta % 97,1 berriz, zentru pribatuetan. Baina gainera, onartutako hiru balizkoetan, sare publikora jotzeko zailtasun honek emakume asko abortatu ahal izateko erromesaldi batera behartzen ditu, hiri batetik bestera joatera, euren erkidegoan bertan edo beste batean, honek berarekin dakartzan lan, ekonomia eta psikologia mailako arazo guztiekin.

Bestalde, beharrezkoa da gogoraraztea gaur egungo legearekin ez dagoela eperik haurdun dagoenaren osasun fisiko edo psikologikorako arriskua bladin badago, beraz, garrantzitsua da informazioa zuhurtziaz ematea gizartean alarmarik sor ez dadin eta inplikatutako lagun guztien, profesionalen, zein emakumeen, errugabetasun-presuntziorako eskubidea bermatua iza dadin.

Zinez uste dugu emakumearen segurtasun emozionala eta fisikoa eta osasuna zaintzea beharrezkoa dela, eta, horregatik, ziur gaude nahi ez duen haurdunaldi baten gainean erabakitzeko askatasuna eta eskubidea dituela.

HORREGATIK,ONDORENGOA EXIJITZEN DUGU:

  • Haurdunaldiak etetea sanitate publikoan era normalizatuan burutu daitezela. Horrekin batera sexu eta erreprodukziorako eskubideen gaineko prebentziorako programa zabal eta eraginkorrak, bai eta Erkidego guztietan antisorgailu metodoak eskura izateko aukera ere.
  • Abortua despenalizatzea eta emakumeek euren gorputzaren gainean erabakitzeko eskubidea errespetatuko duen lege berri bat.
  • Atxilotutako guztien askatasuna eta historien konfidentzialtasuna gordea izatea.
Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!