Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Emakumea,Kirola eta gehiago!
Kirola,Emakumea...eta gehiago!!

04/02/2008 GMT 1

Soin Heziketako irakasleen greba izango da otsailaren 11n

eskupi @ 21:34
sohat.jpg

Soin Heziketaren Aldeko Taldeak (SOHAT) greba deialdia egin du hilabete honen 11rako. Horrela iragarri zuten ordezkariek Bilbon egindako agerraldian. Modu horretan, soin heziketan orduak murrizteko asmoa eta Hezkuntzako agintarien jarrera itxia salatuko dituzte.

Iazko maiatzean Lakuako Hezkuntza Departamentuak curriculum zirriborroa aurkeztu zuen eta bertan " soin heziketaren orduak, Lehen Hezkuntzan %40 ra eta Bigarren Hezkuntzan %37 ra murrizten zituztela jakinarazi" zuen. Murrizketa hori ekiditeko Hezkuntza Departamentuarekin bildu eta proposamen bat mahaigaineratu zuten; halaber, SOHAT osatu zuten eta soin-heziketaren aldeko manifestuaren atxikimendu sinadura-bilketari ekin zioten, "gizartea informatu eta sentzibilitzatzeko asmoz"75000sinadura, 200kirolariren atxikimendua eta hainbat ikastetxeetako klaustroen babesa ere jaso dute.

Hala eta guztiz ere, taldeko ordezkariek jakitera eman zutenez, Hezkuntza Departamentuko hainabat kiderekin elkartu ziren orain dela hamabost egun eta dekretu hori ez dutela inolazz ere aldatuko jakinarazi zieten.

Beste behin nabarmendu zuten atzoko agerraldian, soin-heziketa orduen murrizketaren ondorioak umeek eta gazteek jasango dituztela, eta gogora ekarri zuten «orain dela 13 urte Hezkuntzako Departamendu berak dekretua atera ondoren hausnarketa egin eta hura aldatzeko eta Soin Heziketa indartzeko erabakia» hartu zuela, «curriculumean ezarri zituzten helburuak eta gaitasunak lortu ezinak zirelako saio bakar batekin». Horregatik galdegiten dute orain «curriculuma maila teorikoan hobetu den honetan» murrizketarekin nola erdietsi ahal izango diren zehaztu diren konpetentziak.

Greba deialdiaz gain, otsailaren 11 bitartean Soin-Heziketako eskolak bertan behera utziko dituztela esan zuten, «Hezkuntza Departamentuak indartu nahi dituen arlo nagusiagoak lantzeko».

DENOK GREBARA!

Erantzunak

Erantzunak(2) »

  1. Txikitan ez zitzaidan batere gustatzen soinketa, asko sufritzen nuen, baina ez daukat dudarik oso-oso garrantzitsua dela eta erabat ados nago irakasleen aldarrikapenekin.
    Ia 30 urte betetzerakoan ari naiz kirolarekin "errekonziliatzen", eta zure blogak asko lagundu nau horretan!!! ;D
    Proximamente..... taran.... "Kirol" tartea placidaren blogan, jejejej ;D ez da broma, e?
    gero arte majisima!*

    placida | 2008-02-06 - 13:02:40 GMT 1 #

  2. Pozten naiz ados zauzelako soin heziketako irakasleen aldarrikapenekin,baita ere gutxinaka kirolarekin errekonziliatzen ari zarelako.
    Eta zure Blog-ean kirol txokoa noiz egongo zain gelditzen naiz.
    Aupa Placida! Hemendik gutxira nirekin pilotan jolasten ikusten zaitxut!

    pilotari | 2008-02-08 - 17:53:28 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!