Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Emakumea,Kirola eta gehiago!
Kirola,Emakumea...eta gehiago!!

08/08/2009 GMT 1

Ermuak Berdintasunerako III. Plana urte amaierarako prest izango du

eskupi @ 15:19

ermuaiguales.jpg   

Ermuak Berdintasunerako III. Plana urte amaierarako prest izango du

 Emakume eta gizonen Berdintasunerako III. Plana prestatzeko lanak hasi dira Ermuan. Ekainetik martxan dira agiri hori prestatzeko hainbat ekintza eta hori sei hilabetetan egitea espero da. Hori horrela, urte amaierarako Plan berria prest edukitzea aurreikusi da. Agiria prestatzeko jarraituko den metodologia parte hartzailea izango da eta horretan ‘Daiteke’ enpresaren aholkularitza egongo da. Agiria idazteko lanetan udal talde politikoek, udalaren sail ezberdinetako teknikariek, eta Berdintasun Kontseilua eta alorrean lanean jarduten duten hainbat gizarte eragile izango dira. Horrez gain, ekimena aurrera ateratze eta herritar nahiz eragileen parte hartzea sustatze aldera blog bat ere zabaldu da. Blog horretan III Planerako herritarren egin edo aurkezten dituzten iradokizun eta ekarpenak bildu nahi dira. Horrez gain, agiriak eta gaiarekin lotura eta zerikusia duten lekuetara joateko estekak ere badaude.

Planaren agiria herriko emakume eta gizonek berdintasun egoeraren inguruko 2008ko azterketa oinarritzat hartuko du. Agiriak helburua, planteamendu eta gobernuaren programak jasotako udalerri proiektuarekin bat etorriko da. Hori modu transbersalean landuko da, genero mainstreaming-a eta ekintza positiboaren estrategiak uztartuz. Aniztasuna eta aurreko hobetze nahiz berritze aspektuak txertatuko ditu. Plan berria lau urtetarako izango da, eta bere baitan udal alor bakoitzerako urteroko plan operatiboak definituko ditu. Planak baliabide materialak edukiko ditu, garatu, aurrera egiteko eta ebaluatzeko. Planak lau zutabe nagusitan oinarrituko da, zeintzuk berdintasun alorrean esku hartze eremuak definituko dituen. Zutabe horiek ondorengoak dira: genero mainstreaming-a, jabekuntza eta emakumeen parte hartzea gizarte nahiz politikan, kontziliazio eta korrespontsabilitatea eta emakumeenganako biolentzia.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!