Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Emakumea,Kirola eta gehiago!
Kirola,Emakumea...eta gehiago!!

22/10/2009 GMT 1

Bizkaiko kirolariek urrezko domina bi ekarri dituzte kadeteen estatuko txapelketatik

eskupi @ 20:42

podium.jpgAzken asteburuan Banakako Kadeteen Espainiako Txapelketa jokatu da Kataluniako El Prat de Llobregat herrian. Txapelketa horretan atleta bizkaitarrak oso paper ona egin dute eta urrezko bi domina lepoan jantzita bueltatu zaizkigu etxera. Domina horietatik bat Arantza Moreno Fernandez ermuarrak ekarri du, xabalina-jaurtiketan lehena sailkatuz gero, 38,01 metroko jaurtiketari esker. Bigarrena, Christian Diez bilbotarrak lortu du, 300 metro libreko lasterketan txapela jantzita.

Horrez gain, aipatzekoak dira ere horiekin batera txapelketara joandako beste kirol kideen emaitzak ere bai: Ander Santros (5. 600 metro libreetan); Amaia Munitxa (6. mailu-jaurtiketan), Estibaliz Gabikagogeaskoa (7. pisu-jaurtiketan), eta Garazi Larrakoetxea (8. altuera-jauzian). Horiek guztiak, finaletarako sailkatu baitziren. Halaber, Xabier Aboitizek pisu-jaurtiketako bere marka hobetu zuen eta Mario Afonso ermuarrak erregistrorik onenarengandik oso hurbil geratu zen. Honek 300 metroko hesi-lasterketa korritu zuelarik.

Kirolak gorputz eta arimaz jardutea eskatzen du etengabean. Horrek satisfazio pertsonal ugari ekartzen baditu ere, ez da batera erraza eguneroko lan isil hori aintzat agerraraziko duten sariak eskuratzea. Nolanahi ere, ez da hori mirolari ermuarra askoren egoera, bolada oso onean baitzabiltza. Horren adibide garbia, Arantza Moreno Fernandez kirolaria da. Hamalau urteko gazte honek kirolerako dohain eta ahalmen ikaragarriak ditu, eta asko gustatzen zaionez hainbatean jarduten da: atletismoan, pisu-jaurtiketan, eskubaloian eta, baita ere, xabalina-jaurtiketan. Azken modalitate honetan lortu du bere azken domina eta ziur gaude ez dela azkena izango. Arantza Bizkaiko pisu-jaurtiketako txapelduna ere bada bere kategorian, eta atletismoko lasterketetan ere, emaitza oso onak lortzen dabil.

arantza.jpg

Zorionak kirolari guztiei!!

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!